Kopa postuetara hurbiltzen saiatuko da Reala Sevillan
Jaitsiera postuetatik urrundu eta koparako sailkapena bideratzen saiatuko dira Realeko neskak Sevillaren kontra igandean jokatuko duten neurketan. Gizonezkoek, euren aldetik, postu europarretara hurbiltzeko saiakera egingo dute Bartzelonan, Espanyolen aurka. Saskibaloiari dagokionez, Gernikaren kontrako derbia jokatuko du Donosti Basketek larunbatean, Gipuzkoa Basketek hurrengo egunean Unicaja bisitatuko duelarik. Eskubaloian, Bera Bera HC Puig D’en Vallsen aurka neurtuko da eta, izotz hockeyan, Txuri Urdinek ligako play-offen finalerdien bigarren jardunaldia jokatuko du Majadahondaren kontra.
FUTBOLA
Emakumeen lehen maila, 22. jardunaldia
- Sevilla – Reala (igandea, 12:00).
- Espanyol – Reala (igandea, 12:00).
- Donosti Basket – Gernika Bizkaia (larunbata, 18:00).
- Unicaja – Gipuzkoa Basket (igandea, 18:30).
- Txuri Urdin – Majadahonda (larunbata, 20:50).
- Bera Bera – HC Puig D’en Valls (larunbata, 21:00).

