Haizearen Orrazian geldialdia egin dute. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Zikloibilaldi osasungarria egin dute 30 bat bizikleta zalek, hiriko bidegorriak hartuz. Kalapiek antolatu du 25 kilometroko irteera, Hiriko Txirrindularien Elkarteak. Txangoa Kursaal paretik hasi dute, 9:00etan, eta bidegorrietan barrena ibili dira: Pasealeku Berria, Kontxa pasealekua, Haizearen Orrazia, Ibaetako unibertsitatea, Ametzagaina, Intxaurrondo, Ategorrieta… Guztira, gutxi gorabehera, bi ordu eta erdiko iraupena izan du irteerak, eta oso ongi pasa dute partaideek, giro paregabean. Helburua izan da donostiarrek ezagutzea bidegorrien sarea, erabili dezaten, eta, bide batez, udalari eskatzea txirrindak babestu eta bultza ditzala.
Donostiak 70 kilometroko bidegorri sarea duela azaldu du Kalapiek, eta hauek dira elkartearen eskaera nagusiak:
- Azpiegiturak lortzea Altza, Bidebieta, Txintxerpe eta Aieten.
- Bulebarizatzea Loiola, eta Añorgakoa bukatu, horrela Lasarterekin lotzeko.
- Bidegorri sarea hobetzea: oinezkoentzako gurutzebideak, txirrindularien segurtasuna, margoketa…
- Aparkaleku seguruak egitea, eta erabiltzen ez direnak kentzea.
- Loturak hobetzea bestelako garraioekin: Renfe, Euskotren…
- Bidegorrietan ikur horizontal eta bertikalak jartzea