Ander Gortazar eta Jon Ander Agirre arkitekto donostiarrak solasean aritu dira 'Tokiz kanpo' saioan
Ander Gortazar eta Jon Ander Agirre arkitekto donostiarrak izan dira Tokiz kanpo, Hiru Damatxo ideia faktoriak eta Islandia ekoiztetxeak, egindako saioko azken protagonistak. Bi arkitekto gazteek arkitekturaz, egungo joerez eta hiriko hainbat eraikinez hitz egin dute.
Agirrek 11 urte egin ditu Bartzelonan eta bertan ikasi du arkitektura, orain Donostiara bueltatu da Katalunia aldean ikasitako hemen praktikan jartzeko amsoz. Goratzar ere Donostian bizi da eta diseinu parametrikoan egiten du lan. Bideoan azaldu du bere lanean bukaera diseinatu ordez prozesua diseinatzen diharduela.
Solasaldi interesgarria eta mamitsua eduki dute bi gazteek: Hiriko eraikinak, nazioarteko hiriak, baserriak, jendeak aldaketari dion beldurrak eta beste hainbat kontu.

