Santacanak ez du podiumean sartzerik lortu momentuz
Neguko Paralinpiar Jokoak abian dira, Pyeongchangen. Jon Santacana eskiatzaile loiolatarra parte hartzen ari da lehian, Miguel Galindo bere gidaren laguntzarekin. Bi probetan parte hartu du, jaitsieran eta super erraldoian, eta bietan laugarren postuan geratu da. Gogorra egin zaio Santacanari podiumetik kanpo geratzea, eta ez da harritzekoa, lehen egunean 94 ehunekora geratu baitzen, eta, bigarrenean, bi segundo baino gutxiagora.
Azken hamar urteetan, gainera, jokatutako proba garrantzitsu guztietan oso emaitza onak lortu izan ditu. Ikusmen arazoak ditu Santacanak, oso gutxi ikusten du, eta gidari jarraika eskiatzen du.


