Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Anoetako abonamenduen prezio berriek zaleen haserrea eragin dute

Obrak amaitzerakoan zelaiak izango duen itxura. (Argazkia: Reala)

Obrak amaitzerakoan zelaiak izango duen itxura. (Argazkia: Reala)

Anoetaren birmoldaketa lanak aurrera doaz eta datorren denboraldirako estadioaren hiru laurdenak zaleak jasotzeko prest edukitzea aurreikusten du Realeko zuzendaritzak. Gauzak horrela, estadioaren harmailen egituraren berrantolaketa eta 18-19 denboraldirako abonamenduen prezioaren berri eman du talde donostiarrak. Jakina zen bezala, birmoldaketa lanak amaitzerakoan harmailen egiturak egungoarekin zer ikusirik ez du izango, hauek zelai-jokoraino iritsiko baitira atletismo pistarik gabe. Aldaketa hauekin bat, Aitor Zabaleta animazio harmailaren sorrera iragarri zuen Realak otsailean. Estadioaren birmoldaketak, ordea, euri egunetan zaleak bustitzea ez du ekidingo, Begoña Larzabal klubeko marketin arduradunak atzo adierazi zuenaren arabera. Egitura aldaketekin batera, datorren denboraldirako igorritako abonamenduen kategoria eta prezio berriek zale askoren haserrea eragin dute gainera. Izan ere, klubak aldaketa hauek “gaur egungo bazkideen segmentaziora egokitzeko” egin dituela adierazi badu ere, sare sozialetan prezioen igoera garrantzitsua salatu dute realzale askok. Horrek 40.000 eserleku izango dituen estadioa betetzea are gehiago zailduko duela nabarmendu dutenak ere badira, Larzabalek klubak 30.000 bazkideetara iristea aurreikusten dutela adierazi duen bitartean.  
HITZAkide HITZAkide