Greba feministaren balorazio bilera egingo dute martxoaren 21ean
Duela astebete hiriko kaleak bete ostean, balorazio bilera egingo dute martxoaren 21ean. Eskerrak eman dizkie Donostiako “emakume* borokalari” guztiei: “Eskerrak baita lanuzteak zein greba egin ezinik, hau bultzatzeko bideak aurkitu zituzten emakumeei ere”.
Orain, lanaren fruituak jaso eta egunaren balorazio bat egiteko asmoz, bilera egingo dute martxoaren 21ean 19:00etan emakumeen etxean. Azaldu dute, apirilean, grebaren balorazioari lotutako bi data gehiago jarriko dituztela “esperientziak partekatzeko, ikasitakoa mamitzeko eta elkarren artean gure sareak ehuntzen eta eraikuntza kolektiboan sakontzen jarraitzeko”. Azaldu dute lehenengoa Gipuzkoako beste herrietako kideekin batzeko eta elkarren balorazioak elkartzeko izango dela. Bigarrena, aldiz, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren greba balorazioa egiteko asanblada izango da.