Nola eragin dezakete pentsiodunen protestek hauteskundeetan?
Nola eragin dezakete pentsiodunen protestek hauteskundeetan? galdera horren bueltan hitz egin dugu Asier Etxenike Aztiker soziologia ikerguneko zuzendariarekin. Izan ere, larunbatean Espainiako Estatuko hainbat hiritan egingo dituzte mobilizazioak, tartean, Donostian.
Etxenikek dio 65 urtetik gorakoak direla hauteskundeetan aktiboenak eta haiek botoa aldatzeak ondorioak ekarri ditzakeela. Etxenikeren elkarrizketaz gain, Duintasuna elkarteko bi pentsiodun donostiarrekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk, haien aldarrikapenak ezagutu eta larunbateko mobilizazioaren berri izateko. Erreportajea eta elkarrizketa irakurgai egongo dira ostiraleko astekarian.