Bi xake txapelketa azkar egin dituzte udalbatza aretoan
Larunbatetik martxoaren 31ra bitarte ospatzen ari den Donostia Hiria 41. Nazioarteko Xake Txapelketaren harira bi xake txapelketa azkar antolatu dira gaur goizean Donostiako udaletxeko udalbatza aretoan.
Batetik, ‘Donostia gazte’ txapelketa antolatu dute, hiriko alebin eta kadete mailako 40 jokalari onenekin. Bestetik, Euskal Xake Federazioaren txapelketa egin dute, Gipuzkoako txapelduna eta izena eman duten beste bost jokalari hoberenekin. Bertan, Renier Vazquez Igarza Espainiako xake azkarreko txapelduna izan da garaile.
Ostegunean, Euskadiko Selekzioaren partida ikusteko aukera izango dute xake zaleek, Carmelo Balda frontoian 10:30ean jokatuko den partidan.