Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Realak ez du denborarik galtzen kopa postuetarako bidean

Atzo Vallecasen lortutako garaipenarekin zortzi partida daramatza Realak jarraian porrotik egin gabe. Bolada honek bederatzigarren postuan kokatu ditu jada donostiarrak, kopa postuetatik lau puntura. Saskibaloian, ordea, ez zitzaien horren ondo joan bi talde donostiarrei, bai Donosti Basketek eta bai Gipuzkoa basketek galdu egin baitzuten etxetik kanpo jokatutako neurketetan. Txuri Urdinek, berriz, izotz hockey ligako titulua lortu zuen asteburuan, Jacaren aurka jokatutako play-off finaleko bigarren eta hirugarren jardunaldiak irabazita. FUTBOLA Emakumeen lehen maila, 24. jardunaldia
  • Rayo 2 – 3 Reala
SASKIBALOIA Emakumezkoen liga, 25. jardunaldia
  • Promete 81 – 57 Donosti Basket
ACB liga, 24. jardunaldia
  • Murtzia 83 – 69 Gipuzkoa Basket
IZOTZ HOCKEYA Espainiako Senior maila, Play-off finala
  • Jaca 1 – 7 Txuri Urdin
  • Jaca 2 – 7 Txuri Urdin
HITZAkide HITZAkide