Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Sailkapenean gora egiten saiatuko da Reala Eibarren aurkako derbian

Postu europarrak urrun ageri badira ere, Realeko jokalariak taulan gora egiten saiatuko dira igandean Eibarren kontra jokatuko duten neurketan. Imanol Alguacil entrenatzailearen estreinaldian, donostiarrek denboraldi kaxkarrari buelta emateko aukera izango dute Anoetan, sailkapenean gainetik duten talde baten aurka. Neskek, berriz, lau puntura besterik ez dute koparako klasifikazioa, eta Levanteren kontrako ostiraleko partidan tarte hori are gehiago murrizten saiatuko dira. Saskibaloian, Gipuzkoa Basket bigarren postuan dagoen Baskoniaren aurka lehiatuko da, Donosti Basketek etxean Al-Qazeres taldea jasoko duelarik. FUTBOLA Gizonezkoen lehen maila, 30. jardunaldia
  • Eibar – Reala (igandea, 18:30).
Emakumeen lehen maila, 25. jardunaldia
  • Reala – Levante (ostirala 12:00).
SASKIBALOIA ACB liga, 25. jardunaldia
  • Gipuzkoa Basket – Baskonia (larunbata, 19:00).
Emakumezkoen liga, 26. jardunaldia
  • Donosti Basket – Al-Qazeres (larunbata, 19:00).
   
HITZAkide HITZAkide