221 etxegabek erabili dute neguko larrialdi zerbitzua
221 lagunek erabili dute aurtengo neguan muturreko hotz aurreikuspena dagoen egunetarako larrialdi zerbitzua. Iazko kopuru bikoitza.
Guztira hamar gauetan ireki dute zerbitzua, azaroaren 15ean egitasmoa abiatu zutenetik. Iaz, zazpi egunez zabaldu zuten eta 100 lagun inguruk erabili zuten. Arreta lagun gehieni eman zitzaion gaua otsailaren 8tik 9ra bitarteko izan zen.
Aitziber San Roman Gizarte ekintzako zinegoziak ate irekien “funtzionamendu ona” nabarmendu du, baita neguko protokoloaren ekintza planarena ere, “departamendu eta baliabide asko biltzen baitu egoera zailean daudenen egoera arintzeko helburuz”.