Grebara deitu dute Gipuzkoako hoteletan, turismoaren goi bileraren egunetarako
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Gipuzkoako hoteletako langileen greba deitu dute maiatzaren 23an, 24an eta 25ean, Argia aldizkariak jakinarazi duenez. Salatu dute patronalak hitzarmen kolektiboarekin lotuta egin dituen proposamenak ez direla nahikoak.
Egun horietan turismoaren mundu mailako arduradunak izango dira Donostian, izan ere, Turismoaren Munduko Erakundeak (TME) 35 herrialdetako 300 agintari eta ordezkari bilduko ditu Donostian.