Hiri adimentsuaren inguruko estrategia eta proiektuak aurkeztu dituzte Kansas City-n
Kansas City-n egin duten Smart Cities Connect izeneko goi bileran parte hartu du Donostiak. Bertan, Ameriketako Estatu Batuetako enpresa, udalerri eta ikerketa zentro urgari elkartu dira.
Donostian ezartzen ari diren Smart planaren inguruko xehetasunak azaldu dituzte bertan, hau da, “hiriari buruzko proiektu adimentsua, iraunkortasun soziala, ekonomikoa eta ingurumen arlokoa bultzatzen dituena”.
Martxoaren 26tik 29ra bitarte egon dira bertan eta azaldu dute Donostia izan dela Europatik gonbidatu duten hiri bakarra.