Iazko San Tomas eguneko kartela sexista dela dio Emakundeko Begira batzordeak
Iazko San Tomas eguneko kartela sexista dela dio Emakumendeko Begira batzordeak. Publizitatearen eta komunikazioaren alorrean joera sexistak ezabatzeko lan egiten du Begira batzordeak. Kexa bat jaso zuen iazko Santo Tomas eguneko kartela sexista zela salatzen, eta hala ondorioztatu du batzordeak ere. Zumetak egindakoa da irudia.
“Emakumezkoen ezaugarriak dituen txerri bat ageri da jarrera sentsual batekin. Iruditegi horrek emakumezkoa objektu bilakatzea dakar. Gainera, horri gehitzen badiogu sakrifikatzeko prest dagoela, uste dugu kartela oso gustu txarrekoa dela eta berdintasunari ez diola inongo mesederik egiten”. Bestalde, Begirak Festetako zinegotziari proposatu dio hemendik aurrera halako kartelak egitean ‘aldatzearen araua’ erabiltzeko, hau da, “txerri-emakume” baten parteaz “txerri-gizonezko bat” jartzeko: “Ondorioztatuko duzue oso arraroa litzatekeela gizonezkoen ezaugarriak dituen txerri bat agertzea jarrera berberekin kartel berdinean”.