Libre lasterketa egingo dute maiatzean Mozal Legearen aurka
Bosgarren aldiz egingo dute aurten Libre lasterketa. Horrela, Mozal Legearen aurkako aldarria atera nahi dute kalera. Lasterketa maiatzaren 25ean izango da eta 6 kilometroko luzera izango du. Antolatzaileek azaldu dute “korrika edo oinez” garrantzitsuena “elkartasunetik konpromisora” igarotzea dela.
Izen ematea honako lekuetan egin daiteke: herrikrosa.eus, Herria, Rekalde, Kata, Hontza, Marruma, Platero, Ilunki eta Jolas Etxean. Korrika egin nahi dutenek aurrez 15 euro eta egunean bertan 18 euro ordaindu beharko dituzte. Oinez egingo dutenek, aldiz, 10 euro. Guztiei kamiseta bat oparituko diete. Bestalde, korrika egingo dutenak 21:00etan aterako dira Bulebarretik, oinez egingo dutenak, aldiz, 20:30ean.