Play offa joakatuko du IDK Gipuzkoak
Pasa den larunbatean Caceresen aurka garaipena lortu ostean, Play offa jokatzeko aukera lortu dute Azu Muguruzaren neskek. IDK Gipuzkoak liga seigarren postuan bukatu du 14 garaipen eta 12 porrotekin.
Kanporaketa fasea hiru partidetan jokatuko da, lehenengo partida ostegunean Zaragozan izango da. Mann-Filter taldearen aurka jokatuko dute, sailkapenaren hirugarren postuan dagoen taldea. 21:00etan Teledeporte kanalaren bidez egongo da partida jarraitzeko aukera. Igandean, berriz, Donostian jokatuko dute 20:00etan, Josean Gaskan.