Sahara eta Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean
Sahara eta Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean 19:00etan Bulebarrean. Elkarretaratzearen bitartez, elkartasuna adierazi eta Palestina eta Saharako egoera salatu nahi dute.
“Pasa den martxoaren 30ean Palestinar Lurraren egunean, 18 pertsona erail eta 1.500 pertsona baino gehiago zauritu zituen Israelgo Estatuak”, azaldu dute. Saharari dagokionez, gehitu dute preso politikoek 22 egunetik gora daramatzatela gose greban eta beraien egoera oso kritikoa dela.