Unibertsitatera bizikletaz joateko erronka zabaldu dute
Euskal Herriko Unibertsitatea parte hartzen ari da 30 egun bizikletaz erronkan. Kanpaina horrek garraio jasangarria bultzatu nahi du, beraz, unibertsitateko ikasleak animatu dituzte bizikleta garraio gisa erabiltzera, apirilean barrena. Horrela, bizikletaz egindako kilometroak sarituko dituzte, eta Ibaetako campuseko ikasleek aukera ederra dute erronkan parte hartzeko.
Izen ematea Internet bidez egin daiteke, reto30diasenbici webgunean, EHU aukeratu eta ‘universidadpaisvasco2018′ kodea sartuta.
Ondoren, eskuko telefonorako Ciclogreenen aplikazioa jaitsi behar da, eta harek bizikletako joan-etorriak erregistratuko ditu: “Egin gutxienez 30 kilometro bizikletaz apirilaren 1etik 30era artean, eta oparien zozketan parte hartuko duzu”.


