Donostia Baiona Donostia martxa egingo dute mila zikloturista baino gehiagok
Donostia Baiona Donostia Martxa Zikloturista antolatu du aurten ere Bera Bera kirol elkarteak. Igandean izango da proba, eta ehundaka partaide bilduko ditu. Zehazki, 1.300 partaide izango ditu martxak, horietatik 1.000 inguruk ibilbide luzea egingo dute (130 kilometrokoa), eta gainontzekoek ibilbide laburra egingo dute (90 kilometrokoa). Antolakuntzak dioenez, ez da proba lehiakorra, ondorioz, ez du sailkapenik izango.
Irteera Groseko Nafarroa Hiribidean izango da, Manteo kiroldegiaren parean, 8:00etan, eta kontrol itxiera 14:15ean izango da. Irungo Ficoban Kontrol Puntu bat jarriko dute, eta dortsala kenduko diete itzulerako ibilbidean 12:00etarako pasa ez diren partaideei.
Izen emate guztiak apirilaren 3an bete ziren, beraz, aurtengoan behintzat, jada ez dago izena ematerik.


