1991an Donostian kontrapasaren alde egindako manifestazioa. (Argazkia: Gipuzkako Ehiza Federazioa)
Gipuzkoako Ehiza Federazioak eta lurraldeko ehiza elkarte desberdinek manifestazio bat antolatu dute iganderako
talde animalisten ‘presioa’ eten eta
euren aktibitatea errespetatua izan dadila exijitzeko.
Euskadin ehiza bai! lelopean irtengo dira kalera eta, besteak beste, Ulian ehizatzeko eskubidea aldarrikatuko dute bertan.
Federaziotik azaldu dutenaren arabera, Euskal Herri osoko kolektiboei zabaldu zaie deialdia, eta lurraldeko puntu desberdinetako jendea hurbiltzea espero dute. Momentuz, mobilizazioan parte hartuko dutenentzako
doako 20 autobus antolatu dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.
27 urte pasa dira ehiztarien kolektiboak antzeko mobilizazio bat antolatu zuen azken alditik. 1991ean izan zen, Donostian kontrapasaren alde egin zuten manifestazio jendetsuarekin. Honakoan, “Euskal Herrian ehizak dituen 50.000 zaleak” deitu ditu mobilizatzera Gipuzkoako Ehiza Federazioak.
Manifestazioa 12:00etan abiatuko da Easo plazatik.
Egun berean, ehiza federazioak deitutako mobilizazioaren aurkako
kontramanifestazioa ere egingo du
Askekintza talde antiespezistak, ehizatuak diren animalien bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Arratsaldean izango da,
17:00etan, Bulebarreko kioskotik abiatuta.