Europako Hizkuntzen Mapa berria inauguratuko dute
Brontzezko Europako Hizkuntzen Mapa inauguratuko du udalak bihar, asteazkena, 12:00etan. 2016. urtean zehar Tabakalera eta tren geltokiaren arteko horman ikusgai egon zen Bagerak eta Donostia 2016k elkarlanean sustatutako Europako hizkuntza komunitateen egurrezko mapa handia. Urtebeteko iraupena zuen proiektuak hasieratik, eta hala, urte baterako baimena jaso zuen instalazioak.
Udalak azaldu du brontzezko mapa ere bere gain hartu duela DSS2016 Fundazioak. “Mapari esker, Europako hizkuntzen errealitatea ezagutzeko aukera dago, eta euskara bertan kokatzen ere laguntzen du. Kultur Hiriburutzaren ondarearen erakusgarri bat gehiago izango da”, azaldu du udalak.
Ekitaldian parte hartuko dute udaleko, Eusko Jaurlaritzako, aldundiko, Tabakalerako eta Bagera elkarteko ordezkariek, baita maparen egileek ere.
Bestalde, mapa berriro jarri dutela ospatzeko ekitaldia egingo du Bagera elkarteak, 18:30ean.
Erlazionatutako edukiaEuropako Hizkuntzen Mapa berria jarriko dute Egian