Donostiako Maratoi Erdia jokoan egongo da igandean, 10:00etan. Aukera egongo da 21 kilometroko lasterketaz gain, 10 kilometroko lasterketa laburrago bat egiteko. Internet bidezko izen ematea apirilaren 8an itxi zuten eta 2.000 korrikalari dira parte hartzekoak. Hala ere, ostiralean eta larunbatean ere izena emateko aukera egongo da, Apalategi Kirolak dendan,
10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Maratoi Erdiko partaideek bi itzuli eman beharko dizkiote ibilbideari, eta hasiera eta bukaera Buebarrean izango dute. Gehienez bi ordu eta erdiko denbora utziko dute lasterketak osatzeko, denbora tarte horretan erronka lortu ez duten partaideek ibilbidea utzi beharko dute.