Bidegorri sarea hobetzea nahi dute
Hiriko Txirrindularien Elkartea da Kalapie eta urteak daramatza lanean bizikletaren erabilera bultzatzeko. Bidegorri sarea hobetzea eskatzen ari dira udalari orain: “Benetako esfortzu bat egitea nahi dugu, behingoz bukatzeko. Arazoak daude leku askotan oinezkoekin, esaterako, Euskadi plazan”, azaldu digu Kalapieko Higinio Otazuk. Izan ere, Donostiak 70 kilometroko bidegorri sarea du, baina hobekuntza asko behar dituela uste dute elkartekoek: margoketa lanak, seinalizazioa jartzea, hutsunean betetzea…
Erreportaje zabala osatu dugu hirian bizikletak duen osasunaren inguruan, eta Kalapieko hainbat kidez gain, Pilar Arana Mugikortasun zinegotziarekin ere hitz egin dugu. Ostiraleko astekarian bi orriko erreportajea argitaratuko dugu gaiaren inguruan.


