Porrotik gabeko bolada hamar partidara luzatu dezake Realak igandean
Gonzalo Arconadaren taldeak urtarrilaren 13an galdu zuen azken aldiz, Valentziaren kontra. Geroztik jokatutako partida guztietan, emaitza onez beteriko bolada mantendu dute Realeko neskek, koparako postuak puntu bakarreko distantziara utzi dituztelarik. Igandean, Zaragozaren kontra sailkapeneko zortzigarren postura igotzeko saiakera egingo dute berriz. Realeko gizonak, euren aldetik, taldeak aurreko jardunaldian erakutsitako jokoa Las Palmasen kontra errepikatzen saiatuko larunbatean. Eskubaloian, Bera Berak lehen postuan mantentzeko duen lehian jarraituko du beste astebetez, liga irabazteko aukerak mantentzeko Granollers garaitu beharko duelarik. Hockeyan, berriz, Reala eta Donostiako Atletiko azken asteetako emaitza kaskarrak ahaztu eta Egara eta Terrasaren aurkako neurketetan garaipena lortzea bilatuko dute. Saskibaloian, azkenik, Gipuzkoa Basket Obradorioren aurka lehiatuko da, igandean.
FUTBOLA
Emakumeen lehen maila, 26. jardunaldia
- Zaragoza – Reala (igandea, 12:00).
- Las Palmas – Reala (larunbata, 18:30).
- Granollers – Bera Bera (larunbata, 20:00).
- Gipuzkoa Basket – Obradorio (igandea, 18:00).
- Reala – Egara (igandea, 11:00).
- Donostiako Atletiko – Terrasa (igandea, 13:00).

