Errondo igoerako autobus zerbitzua abian da berriz ere
Pasa den astean lur-jausi handi batek Errondo igoerako errepidea oztopatu zuen, eta itxita egon da hainbat egunez. Aste honetan lurra kentzeko lanetan aritu dira, eta azkenik, Dbuseko 23 eta 32 autobus zerbitzuak berrezarri dituzte. Ordura arte Izostegi pasealekuko zubibidera desbideratu dute trafikoa.
Lur-jausiak ez zuen kalte nabarmenik eragin, eta ez zuen inor zauritu. Halere, bidea moztu behar izan zuten segurtasun arrazoiengatik. Azken egunetan lanean aritu dira suhiltzaileak, udaltzainak eta hiri zein mantentze zerbitzuetako teknikariak.
Erlazionatutako edukiaLuizi handia izan da Errondon

