IKER LAUROBA eta SARA AZURZA izango dira 5. Marruma akustikoen protagonistak
MK facebooka
MK instagrama
Telegram talde irekia ere badute, edozein berri jasotzeko.
Eta aurreko saioak ere entzungai dituzue, MK podkastean.
Hilabetero egiten duten bezala, Marruma Kulturalak akustiko bat prestatu du igande hontarako. Apirilaren 22an Iker Lauroba eta Sara Azurza izango ditugu gonbidatu bezala, eta kontzertu akustikoaz gain, zuzeneko elkarrizketa ere izango dugu artista hauek hobe ezagutzeko.
Iker urte asko daramatza musikan, talde batzutan ibilitakoa da eta diska batzuk baditu iada bere golkoan. Sara aldiz, maketa atera berri du eta musikaren munduan bakarlari bezala hasi berri den arren, iada kolaborazio batzuk egin ditu beste artistentzat.
Bi lagunak, igande hontan izango ditugu Marruma elkartean, arratsaldeko 19.00tan, beren musika eta bizipenak erakusten.
Doako sarrera izateaz gain, diska batzuk ere zozketatuko dira gerturatzen direnen artean.
Marruma Kulturalak sareetan: