Emakumeen Etxearen 8. urteurrena ospatuko dute maiatzaren 17an
Donostiako Emakumeen Etxeak bere 8. urteurrena ospatuko du Dabadaba aretoan maiatzaren 17an. Ekitaldi desberdinak antolatu dituzte egun horretarako: besteak beste, Ederlezi Abesbatzaren emanaldia, irakurketak, antzerki bat eta clown emanaldi bat, DJ-ak eta karaokea.
Festarako sarrera doakoa izango da.


