Naturaldia egingo dute Altzan maiatzean
Laster abiatuko da Altzako VI. Naturaldia. Hain zuzen, maiatzaren 5etik 25era izango da aurtengo ekitaldia, eta Geologia izango dute gai nagusitzat. Antolaketan aritu dira Donostia Kultura, Aranzadi Zientzia Elkartea, Luberri Fundazioa, Gipuzkoako Argazkigintza Elkartea, Plus 55 eta Altzako Historia Mintegia, eta egitarau zabala osatu dute: mendi irteerak, argazki rallya, hitzaldiak…
ALTZAKO NATURALDIA
Maiatzak 5
- Mendi ibilaldia Altzabasora, Marko Sierrarekin. Elkargunea: 8:00etan, casares kultur etxean. Izen ematea: maiatzaren 2a arte. 649 496 607 telefono zenbakira deituta edo ahm@altza.net posta elektronikora idatzita.
- Lurraren Bidean (2018), Tomasene kultur etxean. EHUk eta Aranzadik zuzendutako dokumentala, historia geologikoari buruz. Hitzaldi – solasaldia: Arantza Aranburu, EHUko irakaslearekin. 18:30ean, euskaraz eta 19:30ean, gazteleraz.
- Argazki Rallya, Ametzagaina parkean. Izen emateak: maiatzaren 12ra arte, Casares kultur etxean, eta egunean bertan, Uba aterpetxean. Irteera: Uba aterpetxetik, 10:00etan.
- Bisita gidatua Luberrira, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa. Euskal Herriko Historia geologikoaren berri jasoko dute. Elkargunea: 9:30ean, Casares kultur etxean, gaztelaniaz.
- Geologia tailerra, 6 eta 12 urteko haurrentzat, Luberri Ikasgune Geologikoko kideen eskutik: Zientziarekin jolasean. Fosilak bilatu, ukitu eta sailkatuko dituzte partaideek. Tomasene kultur etxean, 17:30etik 19:00era, euskaraz. Aurretik izena eman behar da.
- Altzatik San Markoseko gotorlekura ibilaldi geologikoa, Luberri Ikasgune Geologikoko kideen eskutik, gaztelaniaz. Elkargunea, 10:00etan, Casares kultur etxean.
- Argazki Rallyko sari banaketa. Tomasene kultur etxean, 19:00etan.


