"Oso gogorra da ikustea hemen hain erraz konpontzen diren arazoak han heriotza eragin dezaketela"
Mugarik Gabeko Medikuen erakundeko kidea da Añorgako Naiara Manzanares. Erizaina da, eta munduko hainbat lekutan aritu da lanean, gehienbat Hego Ameriketan eta Afrikan.
Txikitatik nahi izan du munduan barrena gehien behar dutenei laguntzen aritu, eta horrexegatik ikasi zuen erizaintza. Garai horitarako ezgautzen zuen Mugarik Gabeko Mendikuen erakundeak egiten zuen lana eta ikasketak bukatu bezain laster egin zituen erakundean sartu ahal izateko azterketak. Ingelesa eta Frantsesa ikasi zituen eta 2007an egin zuen lehen bidaia. Geroztik, Afrika Erdialdeko Errepublikan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Nigerren, Etiopian, Sierra Leonan, Malin, Indian eta Bolivian aritu da lanean.
IRUTXULOKO HITZAk berarekin hitz egin du Manzanaresen esperientzia ezagutzeko asmoz.


