Loiolako araztegia. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Añarbeko Uren Mankomunitateak 50 urte beteko ditu aurten. Urtebetetzea ospatzeko, urarekin zerikusia duten jarduerak antolatu dituzte, maiatzetik aurrera, kirol lehiak, bisita gidatuak, besteak beste.
An?arbeko Uren Mankomunitatea 1968. urtean sortu zuten. Lehenengo helburua izan zen eraikitzea edateko uraren hornitzeko sistema; ondoren, zabaldu zuten hondakin-uren saneamendura eta arazketara. Hasiera batean zortzi udalek osatzen zuten mankomunitatea, baina aurrerago, Astigarraga eta Lasarte Oria udalen desanexioaren ondorioz, hamarrera iritsi zen udalen kopurua: Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Urnieta, Usurbil, Lezo eta Astigarraga.
Zehazki, uztailaren 27an beteko ditu 50 urte mankomunitateak. Egun horretan Mankomunitatearen Batzarrak aparteko bilkura bat egitea aurreikusi du, An?arbeko urtegian.
OSPAKIZUNEKO JARDUERAK
- Maiatzak 12, 17:00etan. An?arbe bandera traineru estropada, Urumean (Mundaizeko zubitik Maria Kristina zubira). Emakume eta gizon taldeek parte hartuko dute. Mundaiz-eko zubitik Maria Kristina zubiaren beheraino.
- 50. urteurrenaren liburua. Mankomunitatearen 50 urteak errepasatuko ditu argitalpenak. Liburua Miguel Aranburu Gipuzkoako Historiatzaileen Elkarteak idatziko du. Azalduko dira mankomunitatearen sorreran eta egonkortzean lagundu duten pertsona eta protagonista nagusiak.
- Instalazio nagusietako jarduerak. Maiatzean eta ekainean, sei asteburutan, jarduera antolatuko dituzte An?arberen instalazio nagusietan: bisita gidatuak, tailerrak… Jarduerak Cristina Enea Fundazioarekin batera antolatu dituzte. Parte hartu nahi dutenek harremanetan jarri beharko dute Cristina Enea Fundazioarekin, 943 453 526 telefono zenbakira deituta edo cristinaenea@donostia.eus posta elektronikora idatzita.
- Loiolako araztegia: maiatzak 6 (gazteleraz) eta maiatzak 26 (euskaraz)
- Petritegiko araztegia: maiatzak 20 (euskaraz) eta ekainak 23 (gazteleraz)
- Añarbeko urtegia: maiatzak 12 (euskaraz) eta ekainak 10 (gazteleraz)