Zaleei denboraldiko azken poza eskaintzen saiatuko dira Reala eta Athletic
Sailkapenari begira zirrara handia eragiten ez badu ere, Realak eta Athleticek larunbatean Anoetan jokatuko duten partidak garrantzi berezia izango du. Izan ere, sorpresa gehiago gordetzen ez dien denboraldi honetan, euskal derbia irabazteko itxaropena besterik zaie gelditzen bi taldeetako kideei. Realeko neskek, berriz, kopa postua ziurtatzeko beste ahalegin bat egingo dute igandean Huelvako Sportingen kontra. Eskubaloian, sailkapeneko lehen postua babestuko du Villaverderen aurka. Saskibaloian, Gipuzkoa Basket San Pablo Burgosen aurka lehiatuko igandean, eta hockeyan, azkenik, Reala eta Donostiako Atletiko Club de Campo eta Bartzelonaren kontra neurtuko dira hurrenez hurren.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 22. jardunaldia
- Villaverde – Bera Bera (igandea, 18:00).
- Reala – Huelvako Sporting (igandea, 13:00).
- Reala – Athletic (larunbata, 16:15).
- Gipuzkoa Basket – San Pablo Burgos (igandea, 18:00).
- Reala – Club de Campo (igandea, 13:00).
- Donostiako Atletiko – Bartzelona (igandea, 11:00).