Periko Lamarka omenduko dute Añorgan
Periko Lamarka joan zen abenduan hil zen, 74 urte zituela. Itsasoan bainatzea gogoko zuen Lamarkak, eta Ondarretan bainu bat hartzen ari zela hil zen. Añorgako bizilagunek maitea zuten Lamarka, eta omenaldi gisa ekitaldia eta bazkaria egingo dituzte igandean, Betira arte, Periko lelopean.
Bazkalaurretik, 12:30ean, Gaztetxean elkartuko dira brindisa egiteko, eta hamaiketako bat ere egingo dute txistorrarekin eta sagardoarekin. Ondoren, ekitaldia eta bazkaria egingo dituzte.