Topoaren igarobidea zalantzan jartzen duen txosten bat aurkeztu du Satorralaiak
Topoaren igarobidearen egitasmoa zalantzan jartzen duen txosten bat aurkeztu du Jose Antonio Fernandez de Larrinoa matematikariak, Satorralaia bizilagunen mugimenduak deitutako prentsaurrekoan. Bestalde, Oscar Bordes Euskotreneko langileak topoaren igarobidearen egitasmoa gaitzetsi du.
Fernandez de Larrinoak gertutik ikertu du egungo tren sarea eta hauen maiztasuna, eta uste du Topoaren igarobidea egiteko beharrik gabe asko hobetu daitezkeela maiztasuna eta segurtasuna. Hori frogatzen duen txosten bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzan, baina proposamena atzera bota dute “aurrekontu falta” dela eta.
100 orritik gora ditu txostenak eta IRUTXULOKO HITZAk Fernandez de Larrinoa txostenaren egileetako batekin hitz egin du proposamenaren nondik norakoak aztertzeko. Ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.