Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Realak liga irabazteko play offa jokatuko du

Realeko hockey taldeko neskek era ezin hobean amaitu zuten ligako lehen fasea, azken jardunaldiko garaipenarekin kategoria mantendu eta liga titulua irabazteko play offetara sailkatzea lortuz. Donostiako Atletikok, aldiz, beste behin galdu eta kategoriaz jaitsi da, denboraldia sailkapeneko azken postuan amaituta. Futbolean, Realeko neskek ezin izan zuten Athleticen aurkako neurketan garaipena lortu, baina kopa postua berdin mantendu ahal izan zuten jardunaldiko beste emaitzei esker. Mutilek, berriz, garaipen polita lortu zuten Xabi Prieto eta Carlos Martinez jokalarien agurrean. Eskubaloian, Bera Berak pausu garrantzitsua eman zuen liga titulua irabazteko bidean, bigarren sailkatuari bi puntuko diferentzia ateratzea lortu baitzuen larunbatean, txapelketa amaitzeko bi partida gelditzen zaizkielarik. Saskibaloian, azkenik, Gipuzkoa Basketek ezin izan zuen Andorrako bisitan garaipena lortu.   FUTBOLA Emakumeen lehen maila, 30. jardunaldia
  • Reala 1 – 4 Athletic
Gizonezkoen lehen maila, 37. jardunaldia
  • Reala 3 – 2 Leganes
ESKUBALOIA Emakumezkoen Ohorezko maila, 24. jardunaldia
  • Valentzia 26 – 27 Bera Bera
HOCKEYA Emakumeen Ohorezko maila, 18. jardunaldia
  • Reala 2 – 0 Terrasa
Gizonezkoen Ohorezko maila, 18. jardunaldia
  • Donostiako Atletiko 1 – 3 Junior
SASKIBALOIA ACB liga, 32. jardunaldia
  • Andorra 94 – 81 Gipuzkoa Basket 
HITZAkide HITZAkide