Donosti klubeko gimnastak omenduko ditu udalak
Donosti gimnasia erritmiko klubak Espainiako Kopa irabazi du seniorren taldekako mailan. Guadalajaran jokatu zuten lehia, eta lorpena dela eta harrera egingo dio Donostiako Udalak, asteazkenean, 20:00etan, omenaldi gisa. Hauek dira gimnastak: Ayelen Asorey, Elena Bueno, Leire Casals, Ainhoa Loureiro, Nora Gastesi, Nadine Salgado eta Uxue Velis.
Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuenetako bat izan zen kluba, 2018ko San Sebastian egunean.