Talde irabazleko kideak, euren dominekin. (Argazkia: Donosti Gimnasia Erritmikoa)
Donosti gimnasia erritmiko klubak Espainiako Kopa irabazi du seniorren taldekako mailan. Guadalajaran jokatu zuten lehia, eta lorpena dela eta harrera egingo dio Donostiako Udalak, asteazkenean, 20:00etan, omenaldi gisa. Hauek dira gimnastak: Ayelen Asorey, Elena Bueno, Leire Casals, Ainhoa Loureiro, Nora Gastesi, Nadine Salgado eta Uxue Velis.
Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuenetako bat izan zen kluba, 2018ko San Sebastian egunean.