Igarotako bidearen kronologia bat

Bera Berak liga titulua irabazteko azken-aurreneko finala jokatuko du

Bera Bera eta Atletico Guardesen arteko lehia estua izaten ari da denboraldi amaiera honetan. Donostiarrek, ordea, lehen postuari eusten diote, galiziarrek orain arte puntu kopuru berdina lortu badute ere. Larunbatekoa ligako azken-aurreneko partida izango da Bera Berarentzat. Futbolean, Realak Bartzelona liderraren aurka amaituko du denboraldia eta saskibaloian, berriz, Gipuzkoa Basket Joventuten aurka lehiatuko da. ESKUBALOIA Emakumezkoen Ohorezko maila, 25. jardunaldia
  • Bera Bera – Elche (Larunbata, 19:00)
FUTBOLA Gizonezkoen lehen maila, 38. jardunaldia
  • Bartzelona – Reala (Igandea, 20:45)
SASKIBALOIA ACB liga, 33. jardunaldia
  • Gipuzkoa Basket – Joventut (Igandea, 12:30)
HITZAkide HITZAkide