Euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik gazte bat identifikatu du Ertzaintzak
Euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik gazte bat identifikatu eta ia atxilotu egin du gaur Ertzaintzak, Ernaik Gipuzkoa plazan jazarpen poliziala salatzeko egin duen prentsaurrekoaren ondoren. Gazte antolakundeko kide bat eta bertan zeuden kazetariak identifikatu dituzte ere agenteek.