Realeko jokalariak, gol bat ospatzen. (Argazkia: Reala)
Kopako partida jokatuko du Realeko emakumeen taldeak, Athleticen aurka. Lezaman izango da derbia, gaur, asteazkena, 19:00etan. Final laurdenen itzulia da, eta Arconada entrenatzaileak esan du sorpresa emateko prest doazela. Izan ere, denboraldi hasiera ez zen batere erraza izan txuri-urdinentzat, baina goranzko bidea egin zuen taldeak, entrenatzaile aldaketa iristearekin batera. Joaneko partida galdu egin zuten Zubietan, 1-2, joan den asteburuan. Edonola, Koparako sailkatzea lortu dute eta orain diote edozein zailtasun gainditzeko gai direla.
Partida zuzenean eskainiko du ETB4 telebista kateak.