Albiste irakurrienak
‘Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu TMEaren goi-bileraren aurkako protestan’
Turismoaren Mundu Erakundearen goi-bilera izan da aste honetan hirian, eta haren aurkako protestak egon dira. Bi lagun atxilotu zituen asteazkenean Ertzaintzak Tabakalera parean, eta bideoak arrakasta handia izan du gure jarraitzaileen artean.
‘Euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik gazte bat identifikatu du Ertzaintzak’
Euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik gazte bat identifikatu eta ia atxilotu egin zuen Ertzaintzak, astelehenean. Ernaik Gipuzkoa plazan jazarpen poliziala salatzeko egin zuen prentsaurrekoaren ondoren izan zen gertaera. Gazte antolakundeko kide bat eta bertan zeuden kazetariak identifikatu zituzten.
‘Mikel Laboaren omenezko jaialdi bat egingo dute Antiguako jaietan’
Mikel Laboaren adaxka gazteak izeneko emanaldia prestatzen ari dira ekainaren 15erako, Antiguako San Joan jaien barnean. Kontzertuko kartelean ageri dira: Ekiza, Mursego eta Javi Manterola, Olatz Salvador, Petti, Unai Pelayo, Iñigo Ozaeta eta Beñat Antxustegi, Xendarineko ahizpak, Zigor DZ eta Miren Lizeaga dantzaria.
‘Eraikin publiko bat okupatu dute mozorrotuta eta kalejiran’
Eraikin publiko bat okupatu zuten joan den larunbatean, Bizitza Da Handiena egitasmoak deituta, Idiakez kaleko 6. zenbakian. Okupazioaren bideoa azkar zabaldu da sare sozialetan barrena.
‘Josu Esnal euskaltzale donostiarra hil da’
Josu Esnal euskaltzalea hil zen asteartean, 52 urte zituela. Arrano Beltza euskaltokian aritu zen, besteak beste, baita Parte Zaharreko euskal jaiak berreskuratzen ere. Polloeko hilerrian egingo zioten agur ekitaldia, asteazkenean. Astekari honetan erreportaje bat eskaini diogu.
‘Rekaldetarron festa egingo dute igandean’
Rekaldetarron festa egingo dute igandean, 11:00etatik aurrera. Agus Rodriguez tabernako arduradunak ohartarazi du azken jaia izan daitekeela.