(Argazkia: Donostiako Atletiko)
Gipuzkoako Atletismo Txapelketa jokatuko dute asteburuan. Anoetako estadio txikian izango dira lehiak, larunbat arratsaldean eta igande goizean. Txapelketan parte hartuko dute Donostiako Atletikoko eta Realeko kirolariek, eta askoren helburua izango da gutxieneko markak lortzeko fintzea, Espainiako Txapelketetara joateko.
Ligako finalak jokatuko dituzte
Joan den asteburuan jokoan egon ziren gizonezkoen eta emakumeen Ohorezko Mailako ligetako jardunaldiak, eta finalerako sailkatu ziren Donostiako bi klubak: Donostiako Atletiko eta Reala. Txuri-urdinak txapeldunak izan ziren Zaragozan; eta Atletikokoak bigarren postuan geratu ziren Anoetan. Ekainaren 16an jokatuko dituzte finalak.