Motorzale bat hil da Grosen
Goizaldeko 5:30ak inguruan zorigaiztoko istripua izan du motorzale batek Grosen, eta hil egin da. Nafarroa hiribidea eta Ategorrieta arteko bidean izan da istripua; dirudienez, ibilgailuaren kontrola galdu eta zuhaitz baten kontra jo da bere gorputzarekin. Anbulantzia joan da eta motorzalea artatu du, baina ezin izan dute ezer egin langileek.
Pasaiakoa da hildakoa, 42 urtekoa.