Igarotako bidearen kronologia bat

Joaquin Fuentesek Andaluziako Autismo Federazioaren saria jaso du

Argazkia: Gipuzkoako Poliklinika

Argazkia: Gipuzkoako Poliklinika

Joaquin Fuentes psikiatra donostiarrak Andaluziako Autismo Federazioaren saria jaso du Autismoaren Espektroko Nahasmenaren inguruan egindako ikerketengatik. Susana Diaz Andaluziako presidentearen eskutik jaso zuen saria, ostiralean Sevillan egindako ekitaldian.

Gipuzkoako Poliklinikako haur eta gazteentzako psikiatra da Fuentes eta azken urteotan Andaluziako familia eta adituei eskaini dien laguntza eskertu nahi izan diote errekonozimendu honen bitartez. 2014ean Urrezko Danborra jaso zuen ere, haurren autismoa ikertzen egindako lanarengatik eta Donostiaren izena munduan zabaltzeagatik.

HITZAkide HITZAkide