Gobernu Zibila kultur etxe bihurtzearen aldeko jarduera.
“Auzo sena” sendotzeko asmoz, Amara Berriko hainbat lagunek mugimendu bat sortu dute. Helburua, Gobernu Zibilaren eraikina kultur etxe bihurtzea. Udalaren eskaera zaharra izan arren, oraingoan proiektuaren ardatza herritarren parte hartzea izatea nahi dute.
Espainiako Gobernuaren ordezkaritza, Frankismoan Gobernu Zibila zena, 64 urte eman ditu Pio XII.aren plazan 1954an eraiki zuten auzoaren lehen zabalketa urbanistikoarekin batera. Ordutik, urte ilun horien ikur bihurtu da zenbaitentzat . Hala ere, auzorentzat berreskuratuta bestelako eragina izan dezakeela uste dute bizilagunek. Hainbat jarduera eta sinadura bilketa egin dituzte eraikina eurenganatzeko asmoz.
IRUTXULOKO HITZAK gaiaren inguruko erreportaje zabala argitaratuko du ostiralean.