Aldundiak eta udalak harrera egin diete Realeko jokalariei, liga irabazi ostean
Igandean Bartzelonan lortutako bederatzigarren liga titulua dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak harrera egin zieten atzo arratsaldean Realeko hockey taldeko jokalariei. Eneko Goia alkateak eta Markel Olano aldun nagusiak denboraldi osoan zehar egindako lana goraipatu eta lortutako balentriagatik zoriondu zituzten Realeko jokalariak.
18:30ean Aldundian egin zieten lehen harrera eta, ordubete beranduago, udaletxean jarraitu zuten omenaldiarekin. Hainbat ekitaldietan irabazitako koparekin eta Jokin Aperribay klubeko lehendakariaz lagundurik agertu ziren Realeko jokalariak.
Itxaso Sanchez taldeko kapitainak jokalariek behar bezala entrenatu ahal izateko ezinbestekoa duten zelai berria eskatzeko aprobetxatu zuen Aldundian eskaini zuen hitzaldia.