Sonakay taldeak emango dio hasiera Aste Nagusiari
Got Talent saioaren bidez oso ezagunak egin dira, eta euren lehen diskoa prestatzen ari dira orain. IRUTXULOKO HITZAk elkarrizketa egin zien.
Alfonso Gurpegi zinegotziak jakinarazi du, gainera, kanoikada multikulturala izatea nahi dutela. Horrela bada, aukera izango dute kanoikadan parte hartzeko Donostian bizi diren jatorri desberdinetako lagunek. Horretarako, Festak atalarekin harremanetan jarri beharko dira, ekainaren 15a baino lehen, posta elektronikora idatziz: donostiakofestak@donostia.eus.
Kartelak aukeratu dituzte
Aste Nagusirako kartelak ere aukeratu dituzte. Angel Blancok da orokorrean Aste Nagusia iragarriko duen kartelaren egilea. Izozki bat ageri da, edalontzi batean: “Edalontzia hiria dela irudikatu dut, eta jendeari deia egiteko era bat da, jaietan parte har dezaten”, azaldu du Blancok.
Su artifizialen lehiaketako kartela, berriz, Marian Lazarok egin du. Iazko Aste Nagusian Miramarretik suei ateratako argazki batekin osatu du irudia.
Sonakay musika taldeak izango du aurten Donostiako Aste Nagusiari hasiera ematearen ardura. Kanoikadan Artillero kantatuko dute taldekideek abuztuaren 11n, 19:00etan, udaletxe aurrean. Ondoren, kontzertua eskainiko dute, 23:30ean, Bulebarreko kioskoan. “Ohore bat da gure hiriko jaiei hasiera ematea, gure herria eta gure kultura ordezkatuz”, adierazi du Jony abeslariak.
Flamenkoa eta euskal musika fusionatzen ditu Sonakayk, eta oso harrera ona eduki du. Telecinco telebista kateko