Belakok kontzertua eskainiko du Aste Nagusi Piratan
Abuztuaren 11tik 19ra bitarte ospatuko da Aste Nagusia, eta Donostiako Piratak hasi dira jada egun horietarako antolatu dituzten kontzertuen berri ematen. Hain zuzen, Belako talde mungiarrak Flamenka gunean emanaldia eskainiko duela jakinarazi dute gaur piratek sare sozialetan zabaldu duten bideo batekin.
Donostiarrek ‘post-punk’ estiloko taldea zuzenean ikusteko aukera berria izango dute, hortaz. Izan ere, Belakok Fermin Muguruzarekin batera hurrengo larunbatean Gaska kiroldegian eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da aste honetan, arautegi berriak sarreren kopurua erdira mugatu duelako.
Hurrengo astean Aste Nagusiko kontzertuen egitaraua osatzen duten taldeen zerrenda osoa jakinaraziko dutela adierazi dute ere Donostiako Piratek.
☠️ Kaixo Piratak! ☠️
— Donostiako Piratak (@izanpirata) June 12, 2018
Aurten gure Aste Nagusi Piratan BELAKO talde Mungiarra izango dugu!
Belako 2011ean jaiotako "post punk" musika egiten duen Mungiako talde gazte bat da. Josu Ximun, Cris, Lore Nekane eta Landerrek osatzen dute. #ANPirata18 #IzanPirata @belakoband pic.twitter.com/6e1UoOoMl9
Erlazionatutako edukiaBertan behera geratu da Fermin Muguruza eta Belakoren kontzertua