Donostia bizikleten hirien sarean sartzeko eskatu du udalak
Donostiako Udala 2014an atera zen Red de Ciudades por la Bicicleta saretik, eta orain berriz ere sartzeko eskatu du. Hirien arteko elkarlanerako dinamikak sortzen saiatzen da sarea, eta ondorengo helburuak ditu: bizikletaren zirkulazioa garatzea, erraztea eta seguruago egitea, eta horretarako bizikletaren erabilera sustatzeko behar diren ekintzak egitea.
2008-2024 Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planari jarraipena emateko erabaki du udalak sarean sartzeko eskaera egitea. Pilar Arana Mugikortasun eta Garraio zinegotzia izango da ordezkaria.