Klubeko taldeetako bat. (Argazkia: Martutene K.E.)
Denboraldi bukaera ospatzeko, jaia egingo dute Martutene kirol elkarteko kideek, igandean. Goiza jolasean igaroko dute auzoko futbol zelaian: penalti jaurtiketen lehiaketa, partidak, gaztelu puzgarriak, ur jolasak… gainera, 10:00etarako patata tortilla lehiaketa antolatu dute. Ondoren, paella jana egingo dute eta klubeko futbol taldeak sarituko dituzte, 18:00etan. Arratsaldean ere jolasten jarraitzeko aukera izango dute, eta egun ederra igarotzea espero dute.