Matia kaleko zati bat itxiko dute bihar, goizetik arratsaldera bitarte
Donostiako Udalak jakitera eman duenez, bihar hilak 13, Antiguako Matia kaleko zati bat itxiko dute 8:00etatik 19:00etara. Saneamendu sarean hobekuntza lanak egin ahal izateko egingo dute mozketa. Mikelete pasealekutik Sukia kaleraino dagoen tartea itxiko dute.